Euskal kantutegia

Berezko izenburua
AZKAÑEKO ATSUA
Testu normalizatua
AZKAINEKO ATSOA
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
BAIONA
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Azkañeko atsua,
Bringillin brangillun, gaixtua.
Gure atsua kanberan dago,
Gona gorria yauntzirik.
Ezkondu behar, behar duela,
Demoñiuak harturik.
Azkañeko atsua,
Bringillin, brangillun, gaixtua.

2. Azkañeko atsua,
Bringillin, brangillun, gaixtua.
Jaun erretorak soñua jo ta
Andre serora dantzatzen;
Haren aldian apez-mutilla
Xirola-soñuz gelditzen
Azkañeko atsua,
Bringillin, brangillun, gaixtua."