Euskal kantutegia

Berezko izenburua
IRU ANDREK
Testu normalizatua
HIRU ANDREK
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
SUNBILLA
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

Iru andrek lau emainek
¡¡ai zer aparia zuten bart!!
bi tortoilo, eperr bat:
etziran goseak etzin bart.
Iru andrek lau emainek
¡¡ai zer aparia zuten bart!!
iru uso, bi tortoilo, eper bat:
etziran goseak etzin bart.
Iru andrek lau emainek
¡¡ai zer aparia zuten bart!!
lau antzara iru uso, bi tortoilo, eperr bat:
etziran goseak etzin bart.
Iru andrek lau emainek
¡¡ai zer aparia zuten bart!!
bost idi lau antzara, iru uso, bi tortoilo, eperr bat:
etziran goseak etzin bart.
Iru andrek lau emainek
¡¡ai zer aparia zuten bart!!
sei txerri bost idi,
lau antzara, iru uso,
bi tortoilo, eperr bat:
etziran goseak etzin bart.
Iru andrek lau emainek
¡¡ai zer aparia zuten bart!!
zazpi karrga txardin berri
sei txerri, bost idi,
lau antzara, iru uso,
bi tortoilo, eperr bat:
etziran goseak etzin bart.
Iru andrek lau emainek
¡¡ai zer aparia zuten bart!!
zortzi karrga ogi erre
zazpi karrga, txardin berri,
sei txerri, bost idi,
lau antzara, iru uso,
bi tortoilo, eperr bat:
etziran goseak etzin bart.
Iru andrek lau emainek
¡¡ai zer aparia zuten bart!!
bederatzi karrga arrno zuri
zortzi karrga ogi erre,
zazpi karrga, txardin berri,
sei txerri, bost idi,
lau antzara, iru uso,
bi tortoilo, eperr bat:
etziran goseak etzin bart.
Iru andrek lau emainek
¡¡ai zer aparia zuten bart!!
amar idi adarr aundi
bederatzi karrga arrno zuri
zortzi karrga ogi erre,
zazpi karrga, txardin berri,
sei txerri, bost idi,
lau antzara, iru uso,
bi tortoilo, eperr bat:
etziran goseak etzin bart."