Euskal kantutegia

Berezko izenburua
SOLONEK ESATEN DU
Testu normalizatua
SOLONEK ESATEN DU
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
ZARAUTZ
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

Solonek esaten du
lenengo tomuan
alaitasuna bainon oberik
eztala munduan
Artuzak, artuzak mutil
bonbil andi bat arrdo
goazen etxera,
gabon gaba igarotzera
aitaren ta a maren ondoan;
antxen ikusiko degu
aita farrez
bai ta ama ere
guztiz poz kortsu
baita guk ere nolako zurrutak
lenbiziko esanda Jesus.
Eragiok mutil
eragiok mutil
aurreko danbolin orri
gaztainak erre artean
oskola lertu artean
zirrin zarran zirrin zarran
plist plast plost.
Bixigu parearen ezurrak
ondo txupatuko ditugu
gaztainak erre artean
oskola lertu artean
zirrin zarran zirrin zarran
plist plast plost."