Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ATXIA-MOTXIA
Testu normalizatua
ATXIA-MOTXIA
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
LEKEITIO
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

Atxia motxia perolipan,
nire semea errotan;
errotara ninoiala
topa neban asto bat,
kendu neutsan beste bat,
ipini neutsan beste bat
errota txikinak klin klan.
Din dan nor il da?
Peru zapataria.

Atxia motxia perolipan,
nire semea errekan;
errekara ninoiala
topa neban errbi bat,
kendu neutsan begi bat,
ipini neutsan barri bat
erekta txikinak plist plast."