Euskal kantutegia

Berezko izenburua
JAN BARUAK ASPALDIN
Testu normalizatua
JAUN BAROIAK ASPALDIAN
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
ATHARRATZE-SORHOLÜZE
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Jan Baruak aspaldin
Txedera bat edatü zin.
Txori eijer bat hatzaman dizü Paueko seroren konbentin.
Orai harekin lotzen düzü, aspaldian desir beitzin.

2. Jauna, entzün ezazü,
Felizitatzen zütügü:
Mus de la Plazaren alab'eijerra zük düzüla esposatü.
Andere hura irus düzü: zuri ezteizügü dolü.

3. Txedera balitz halako
Merkatietan saltzeko,
Ziberoko aitunen semek eros litzazkeie oro
Txori eijer zonbaiten hatzamaiteko.

4.-Igaran Apirilaren bürian
Armadaren erdian,
Züntüdan bihotzian, armak oro eskian;
Present espiritian, manka besuen artian.

5.-Jauna, maite banaizü
Erraiten düzün bezala,
Kita ezazü, kita ezazü Erregeren zerbütxia,
Eta maita herria, ükhen dezadan plazera.

6.-Eztiot kita, maitia, (Eztirot)
Erregeren zerbütxia.
Sorthü nüzü uhurezko, Erregeren zerbütxüko.
Maite dit uhuria zügatik, xarmagarria."