Euskal kantutegia

Berezko izenburua
BARATZEKO PIKUAK
Testu normalizatua
BARATZEKO PIKUAK
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Baratzeko pikuak iru txurten ditu:
Dantzan dabillen orrek ankak arin ditu.
Ankak ariñak eta buru ariñago,
Dantzan obeto daki artajorran baño.

2. Artojorrara nua lur berri-berrire;
Belarra jorratuta, artua sasire.
Orrako mutill orren dantzarako planta:
Zeiñ airoso dabillen ezkerreko anka.

3. Badakit baituzula bat eta bi ere;
Esperantza galdurik ez nago ni ere.
Ai, nere txiki pollit, txiki maite zaitut:
Atoz, zaldin gañera eramako zaitut.

4. Erdi bat izan ez, ta lau kuarto gastatu:
Mutill andrezaliak nekez aberastu.
Despeditzera nua asi duten lana;
Berdin ezta faltako emen zer esana."