Euskal kantutegia

Berezko izenburua
AI, NIRI ZER EGIN OTE ZAT
Testu normalizatua
AI, NIRI ZER EGIN OTE ZAIT
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1. Ai, niri zer egin ote zat?
Oñez ibiltzen aztu zat!
Buruba jaso ezin det;
Lurra idoro ezin det;
Triste dut biotza guztiz
Edan dezadan ea berriz...

2. Ai, au erari gozua,
Zerutik jetxitakua!
Au emen ikusirik,
Nago ni txoraturik;
Biotza daukat tristerik:
Edan dezadan ea berriz...

3. Ardo pikaro gaiztua,
Ik galdu didak buruba,
Eran det txit gogotik
Ardo sendo onetatik;
Jakin banuben lenago,
Edango nuben geyago.

4. Noe, gizon adituba,
Zerorren pensamentuba
Izan zan txit andiya;
Paratzia mastiya.
Zu zera ardoren autore,
O zorioneko Noe!

5. Erra zayogun Jaunari
Demala indar zepari,
Libra dezala arritik,
Aize legor gorritik;
Eska zayogun berari
Demala ardo ona ta ugari.

6. Mediku, barberu guztiyak
Erremediyo andiyak
Dituzte bestientzat;
Baña beti eurentzat
Erremediyorik onena,
Ardorik al danik zarrena."