Euskal kantutegia

Berezko izenburua
PRIMA EIJERRA
Testu normalizatua
PRIMA EDERRA
Kantutegia
Chants Populaires du Pays Basque
Argitalpenaren urtea
1870
Argitaletxea
Argitalpen tokia
BAYONNE
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

Prima eijerra,
Zütan fidatürik
Hanitch bagira,
Oro trompatürik.
Enia zirenez erradazü bai al'ez,
Bestela
Banua
Desertiala nigarrez hurtzera.

-Desertiala
Juan nahi bazira,
Arren zuaza,
Oi! bena berhala!
Etzitiala jin harzara nigana,
Bestela
Gogua
Dolütüren zaizü, amoros gachua!

-Nitan etsemplü
Nahi dianak hartü,
Ene malürrak
Parerik ezpeitü.
Charmagarri bat nik nian maithatü,
Fidatü,
Trompatü;
Seküla jagoiti ikhusi ezpanü!

-Mintzo zirade
Arrazu gabetarik
Eztüdala nik
Zur'amodiorik;
Zü beno lehenik banian besterik
Maiterik,
Fidelik;
Horrez eztereizüt egiten ogenik."