Euskal kantutegia

Berezko izenburua
MENDIAN ZOINEN EDER
Testu normalizatua
MENDIAN ZEINEN EDER
Kantutegia
Chants Populaires du Pays Basque
Argitalpenaren urtea
1870
Argitaletxea
Argitalpen tokia
BAYONNE
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

(Basa-Nabartarrez)
Mendian zoinen eder epher chango gorri!
Ene maitiak ere bertziak iduri;
Eni hitzeman eta gibelaz itzuli.

Ene bihotza duzu zu ganat erori,
Eta zuria aldiz harria iduri:
Ene begi gaichuak nigarrez ithurri.

(Ziberutarrez)
Oherat ziradia, lozale pollita?
Oherat ezpazira jin zazkit leihora,
Hitzñobat erran eta banua berhala.

-Gora düzü leizarra, gorago izarra;
Oran' eztiz' oren bat ohera nizala:
Ohetik jeikitzera herabe düdala.

-Bortü goretan eder epher zankho gorri;
Ene bihotza düzü züganat injogi,
Eta zuria aldiz botchia üdüri.

-Oreiña laster dua horen aitzinian,
Hurian sartzen düzü ahal dianian;
Ez amorioz bena bai bere beharrez:
Zü ere hala hala zabiltza arauez."