Euskal kantutegia
- Berezko izenburua
- ATHARRATZE JAUREGIAN
- Testu normalizatua
- ATHARRATZEKO JAUREGIAN
- Kantutegia
- Chants Populaires du Pays Basque
- Argitalpenaren urtea
- 1870
- Argitaletxea
- Argitalpen tokia
- BAYONNE
- Jasotako tokia
- Biltzailea
BEREZKO TESTUA
(Ziberutarrez)Atharratz jauregian bi zitroiñ doratü;
Ongriako Erregek batto dü galthatü;
Arrapostü ükhen dü eztirela huntü,
Huntü direnian batto ükhenen dü.
Atharratzeko hiria hiri ordoki,
Hur handi bat badizü alde bateti;
Errege bidia erdi erditi,
Maria-maidalena beste aldeti.
-Aita, saldü naizü idi bat bezala;
Ama bizi ükhen banü, aita, zü bezala,
Enündüzün ez juanen Ongrian behera,
Bena bai ezkuntüren Atharratzeko Salala.
Ahizpa, juan zite portaliala,
Ingoiti horra düzü Ongriako Erregia;
Hari erran izozü ni eri nizala,
Zazpi urthe huntan ohian nizala.
-Ahizpa, enükezü ez sinhetsia,
Zazpi urthe huntan ohian zirela;
Zazpi urthe huntan ohian zirela;
Bera nahi dükezü jin zü zien lekhila.
Ahizpa jaunts ezazü arrauba berdia,
Ni ere jauntsiren dit ene churia;
Ingoiti horra düzü Ongriako Erregia;
Botzik kita ezazü zure sor etchia.
-Aita, zü izan zira ene saltzale,
Anaie gehiena dihariren hartzale,
Anaie artekua zamariz igaraile,
Anaie chipiena ene lagüntzale.
Aita, juanen gira oro alkharreki;
Etcherat jinen zira changri handireki,
Bihotza kargatürik, begiak bustirik,
Eta zure alhaba thumban ehortzirik.
Ahizpa, zuza orai Salako leihora,
Ipharra ala hegua denez jakitera;
Ipharra balimbada goraintzi Salari
Ene khorpitzaren cherka jin dadila sarri.
Atharratzeko zeñiak berak arrapikatzen;
Hanko jente gazteriak beltzez beztitzen,
Andere Santa-Klara hantik phartizten;
Haren peko zamaria ürhez da zelatzen."