Euskal kantutegia
- Berezko izenburua
- AIRERIK EDERRENETAN
- Testu normalizatua
- AIRERIK EDERRENETAN
- Kantutegia
- Eskualdun Kantikak
- Argitalpenaren urtea
- 1935
- Argitaletxea
- Argitalpen tokia
- SAINT-PALAIS
- Jasotako tokia
- Biltzailea
BEREZKO TESTUA
Airerik ederrenetan }Dugun orok betan. }(bis)
Kanta Jesusen sortzea
Haren zerutik jaustea
Ethorri da gure gana }
Oi zer zoriona! } (bis)
2.Zeruko aingerueri }
Eta saindueri } (bis)
Juntatzagun gure botzak,
Bai eta gure bihotzak.
Jesusen adoratzerat
Goazen Betlemerat.
3.Utz kitzue, utz, artzainak }
Zuen arthaldeak; } (bis)
Zuek zaituzte galdetzen
Pobreak tu gombidatzen
Errege sortu berriak,
Mesias maiteak.
4.Ez bilha jauregietan, }
Ez gazteluetan; } (bis)
Magnateran da etzana,
Hauche da humiltasuna
Deraukuna erakusten
Gure gatik sortzen!
5.Amodioz sustaturik, }
Urrikiz betherik, } (bis)
Dugun, egun saindu huntan,
Orok gure bihotzean
Errezebi Jesus Jauna,
Salbatzaile ona."