Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ZERUA SARITZAT
Testu normalizatua
ZERUA SARITZAT
Kantutegia
Eskualdun Kantikak
Argitalpenaren urtea
1935
Argitaletxea
Argitalpen tokia
SAINT-PALAIS
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

Zerua saritzat,
Har kuraje Kristauak,
Hemengo nigarrentzat
Derauka Jainkoak.
Zerua, zerua,
Zerua saritzat. (bis)

2.Zerua saritzat,
Salba beraz arimak;
Utzi mundutarrentzat
Atsegin galkhorrak.

3.Zerua saritzat,
Hots bada, o gaztea,
Dezazu bethikotzat
Maita berthutea.

4.Zerua saritzat,
Hots bada aita amak,
Egin zuen haurrentzat
Othoitz kartsuenak.

5.Zerua saritzat,
Ikhus zuen adinak,
Iragan demborentzat
Egin nigar minak.

6.Zerua saritzat,
Nola ez bozkaria?
Dugu sarri guretzat
Bethiko loria."