Euskal kantutegia

Berezko izenburua
O JESUSEN
Testu normalizatua
O JESUSEN
Kantutegia
Eskualdun Kantikak
Argitalpenaren urtea
1935
Argitaletxea
Argitalpen tokia
SAINT-PALAIS
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.O Jesusen bihotz kartsua,
Zu zare nere gutizia;
Zure alderat sustatua
Izanen da bethi nere bizia.
Aingeruen amodioak,
Aingeruen amodioak,
Erre gaitzala guziak,
Jesusen ongi laudatzeko,
Maitatzeko benedikatzeko.(Bis)

2.Oi! Zu bihotz aberatsena,
Graziaren ithurria,
Hemen naiz, bihotz samurrena,
Zu ganat zerbeit bilha ethorria.

3.Oi bada zer erhokeria
Zuri ez jarraikitzea;
Bihotz bethi maitagarria,
Zu ez bethi ere zinez maitatzea!

4.Bihotz ihes leku segura
Kreatura guzientzat;
Amodiozko gaindidura,
Zer erranen dut, zer eginen zuretzat?

5.Othoi errezebi gaitzatzu,
Jesus, zure bihotzean;
Lagun, susta, maita gaitzatzu,
Orai eta bethi, eternitatean."