Euskal kantutegia

Berezko izenburua
HAURRAK, ALTCHA BIHOTZAK
Testu normalizatua
HAURRAK, ALTXA BIHOTZAK
Kantutegia
Eskualdun Kantikak
Argitalpenaren urtea
1935
Argitaletxea
Argitalpen tokia
SAINT-PALAIS
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Haurrak, altcha bihotzak zuen Jainkoari;
Himilia zaitetzte Jesus maiteari.

2.Ahuspez suspiretan eta nigarretan
Gaude hemen guziak Jesusen oinetan.

3.Huna non ethorri den Jaunaren eguna;
Zuen ganat heldu da Salbatzaile one.

4.Oi! Egun dohatsua ethorri zaukuna!
Nork dezake kompreni gure zoriona!

5.Othoiz zaitzue, haurrak egun handi huntan
Zeruko dohatsuak zuen fagoretan.

6.O! Birjina Maria, gure Ama ona,
Guretzat othoitz zazu zure Seme Jauna.

7.Ofentsatu tutzue zuen burhasoak,
Umilia zaitezte egun, haur maiteak.

8.Ah! Othoi, barkhamendu, aita eta ama!
Bekaturik gohazen Jainkoaren gana!"