Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ANDALUSIA
Testu normalizatua
ANDALUZIA
Kantutegia
Etxahun-Iruri Khantan
Argitalpenaren urtea
1977
Argitaletxea
I.P.A.
Argitalpen tokia
PAU
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1. Ibarrak mendiak oihan eta zelaiak
Oro plaseretan dirade
Nabarroko errege delakoz heltzen
Zaharrak gaztiak aberats ta praubiak
Boztarioz ari dirade
Zantxian Karroxan liliz beztitzen
Grenada oihukaz jentez tethatzen
Errege Zantxo-ren errezebitzen

Errepika :
Agur Andalusi Agur Nabarrari
Uhure güziak Zantxo azkarrari
Zeren jinik beita gure lürretarat
Printzeza Zantxiaren espusatzera (bi aldiz)

2. Korajez afablez Kabalier ederrez
Ez da oranokoz izan
Zantxoren parerik nihure mündin
Leial da phestü da, atrebitü sentho da
Eta etsariari bürüz
Güdükari da lehuen bardin
Afrikan Morruak abisa ditin
Zeren Zantxo beitükegü gurekin"