Euskal kantutegia

Berezko izenburua
BLANKAREN HILTZIA
Testu normalizatua
BLANKAREN HILTZEA
Kantutegia
Etxahun-Iruri Khantan
Argitalpenaren urtea
1977
Argitaletxea
I.P.A.
Argitalpen tokia
PAU
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1. Ulhün ñabarra ixil ixila jin da
Bere thenorian, zelütik behera
Jeloskeriaz Nabarrako gaiz.ederren
Beste mündiari ahalaz gordatzera
Zoihartzeko txapela zaharrin
Sarthü da Erregiña Blanka;
Hor da bellhariko, begiak bustirik,
Jinik Birjinaren behartzera,
Othoi lagünt dezan Kastillanuetarik
Libratzen bethikoz Nabarra.

Aspaldi danik Nabarra eta Kastilla
Aizo dira, bena hozküra bateki;
Nabarr.aberats Kastill.aldiz praubia;
Hartakoz bekhatx da Nabarroaz handizki.
Zunbat aldiz ez zaikü izan
Gaxki giten armadareki!
Birjina Maria begira gitzatzü
Kastillako erregen eskü petik,
Gure erresuma hola egon badin
Eüskaldün orai eta bethi."