Euskal kantutegia

Berezko izenburua
XIBEROKO NESKATILA EIJERRAK
Kantutegia
Etxahun-Iruri Khantan
Argitalpenaren urtea
1977
Argitaletxea
I.P.A.
Argitalpen tokia
PAU
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1. New -yorkerik jin zaizkü bizpa-lau mezajer
Gure Eskualherrilat ikhustera bazter
Jakitera bazenez zunbait nexka eijer
Kapable egiteko aurthen ""Miss Univers""

2. Ikhertürik Laphurdi ta Baxe-Nabarra
Ez zaie agradatü hankorik nihure
Azkenekotz Xiberun bat hitzartü
Artzaintsa gaztetto bat izarrarern pare

3. Galdegin ükhen deiet ahal bezaiñ bertan
Zer gatik hartü diren hore etxauetan
Bazakitela franko segür Kharrikesetarik
Emazteki propia Kasik etx'orotan

4. Gustatü baginande, Kharrikesetarik
Ez günükin segürki hunat jin beharrik
Zeren ta gima harro eta ezpaiñ gorri
Ameriketan badügü, phalatakaz hori

5. Zaragolla lüzekin dütük fanfaruxka
Zer nahi thenoretan Kanpuan Kuhinxka
Gibela lüxatürik ürhatsa xehexka
A eta ez beldürrez ""arrautziak Küxka""

6. Eijer bai bena prenda debriaz egina
Nuiz nahi dükezü ezkuntzeko adina
Ez dezagüla egin hola moxko fina
Kartielian beitügü aski mutxurdina"