Euskal kantutegia

Berezko izenburua
TXORROTXAK LIGIN
Kantutegia
Etxahun-Iruri Khantan
Argitalpenaren urtea
1977
Argitaletxea
I.P.A.
Argitalpen tokia
PAU
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1. Urthe berri jin zaikü ihautiarekilan
Aurthen lüzexko beita untsa goza gitin
Deliberatü dügü akortian ligin
Gaztek behar güntiala han maskadak egin

2. Ligi bethiz gerotzik beita alagera
Bai eta hanitx maite üsantxa zaharak
Ikhusirik bestetan duatzala galtzera
Nahi izan dügü eman etsenplü ederra

3. Arren erranen dügü egün hun ororer
Ligiko jente huner bai eta arrotzer
Maskaden ikhustiak dener beitü plaser
Bihotzaren erditik güzier mila esker

4. Egün hun berhezibat Jaun Mera berria
Eskual- Herri güan zuiñen maithatia
Agrada zaikü zure kuntentamentia
Ikhusiz zure ondotik dela gazteria

5. Jente hunak zütiegü bakian ütziren
Phentsü dügü zidela gützaz hanitx Kuntent
Gü hasirik beikira azkarki gosetzen
Kauseraz asetzera gira ezkapatzen"