Euskal kantutegia

Berezko izenburua
LIXANTZUKO JAUN APHEZARI
Kantutegia
Etxahun-Iruri Khantan
Argitalpenaren urtea
1977
Argitaletxea
I.P.A.
Argitalpen tokia
PAU
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1. Badü hogei ta hamalaur urthe Jaun Erretora jin zinen
Erretorgia hunen zerbütxari zure destinia beitzen
Zure botz sano argitiari beha hanitx laket ginen
Posible deia gure artetik orai zirela phartitzen

2. Zure deseiña bethi izan da Parropianten artian
Bake hun baten ahokatzia bizi gintin akortian
Zure argia ere izan da xede hun bat gurekilan
Batheiüko lehen ürhatsetan eta hiltzeko orenian

3. Bena denborak ez dü pharkatzen adinarek phekü franko
Güzier ekharten beitereikü aisa dügü sinhetsiko
Düdarik gabe juraiten zira ixtant batez phausatzeko
Ez adiorik berriz artino ez zütügü ahatzeko"