Euskal kantutegia

Berezko izenburua
GURE JAUN ELIXONDO ZENARI ORHITZAPEN BAT
Kantutegia
Etxahun-Iruri Khantan
Argitalpenaren urtea
1977
Argitaletxea
I.P.A.
Argitalpen tokia
PAU
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1. Astearte arratsaldian orano oro osagarri
""Gai hun eta bihar artino"" erran zeneikün orori
Astizken goiza jeikizen uduri oro batzarri
Txoriak Khantan ari ziren bena zü ez iratzarri

2. Heriotze traidore Krüdela iragan zen arte hortan
Zützaz jelos zen zinelakoz hanitx gora uhuretan
Orai familia hortxek da zuri dolüz nigarretan
Eta haiñbeste adixkide harriturik doloretan

3. Urthatsez zük egin suhetak ez dütügü ahatzeko
Esperantxaz betherik ziren denentzat urthe guziko
Posible deia ! Zü haiñ afable ! Zü haiñ hardit ! Zü haiñ sentho
Gütarik phartitü zirela agurrak egin ordüko

4. Zure bizi xüxena izan da etsenplü bat denentako
Leiak zinen, bihotzez largo eta atrebitü laneko
Azken bi gerletan eginik balentia izigarriko
Kolonel gradian züntügün eta modest ezinago

5. Batarzün berri bat sor ledin behti aintzinin züntügün hun
Ezpiritüz haiñ zinen brillant orok ezagüt dezagün
Zunbat adixkide zünian ikhus zinioke egün
Zurekin lagün bat juran da eta nolako Eskualdün

6. Ah! Ehortzeta dolorusa bena izigarrikua
Haiñbeste pheredikü eder - zuretzat azken adiuak
Haiñbeste banderan artian gure Eskual-Herrikua
Dolian dira zazpi pribintziak berheiziki Xiberua

7. Haiñbeste lan egin onduan orai badüzü phausia
Zure orhitzapen goxua denek dezagün begira
Satisfet juriten ahal zira eginik obra handia
Oraikuan zure aldi zen nuiz dateke guria ?

8. Zü galdürik gure ""Biltzarra"" Kolpatürik da bürütik
Krüdel zaikü bena zer egin: ""aitzina"" guatzan hargatik
""Aintzina"" zük erran bezala zük erakutsi bidetik
Eta nihur duda ez dadin lagünt gitzatzü zelütik"