Euskal kantutegia

Berezko izenburua
PARISEN ESKUALDÜNAK FEDE HUN
Kantutegia
Etxahun-Iruri Khantan
Argitalpenaren urtea
1977
Argitaletxea
I.P.A.
Argitalpen tokia
PAU
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1. Parisen Eskualdünak fede hun bateki
Usantxa zahar hoier girade etxeki
Egün jokhatzen dügü trajedia hori
Ama Eskuak-Herriaz untsa orhitürik
Heben bakhotxak badaki
Bizi behar da goxoki
Jüntatüz oro algarreki
Errepika
Algarren ikhustera
Hobeki maithaitzera
Ixtant goxo baten gozatzia gatik
Eta süstengatzera gora gure bandera
Egon da txütik orai eta bethi

2. Gure ""Eskual - Etxia"" gure axolbia
Ikharagarri zaikü aithor düt egia
Herratürik ginateke euskaldün guziak
Ez bagünü aartetan zure batzarria
Pariserat jin gaztiak
Beha zure Khümitia
Txerka zure arrimia"