Euskal kantutegia

Berezko izenburua
GOTAÑE-KO KHANTORIA
Kantutegia
Etxahun-Iruri Khantan
Argitalpenaren urtea
1977
Argitaletxea
I.P.A.
Argitalpen tokia
PAU
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1. Nurk erran dü Gotañe zela
Dena Frantximant jarria
Herrotik Eskualdünak gira
Ta maite libertitzia
Iabarne-Kilan egiten dügü
Xokho bat maithagarria
Hanitxek diote ederrez dela
Xibero huntan lilia

2. Gotañe-ko ibarra gaintik
Izotza goiz da phausatzen
Ebi denin ere funtsetan
Hurra da aisa lokatzen
Ez lotsa izan hor Gotaiñtarrik
Sekülan ez da thatxatzen
Zeibela franko etxen badire
Hurrik ez die txestatzen

3. Gotañe-Ko ürrüpean dü
Arthuk zügünki phusatzen
Hartakoz da Kabale ederrik
Eta Poalla hanitx hazten
Mauleko jaunek aisa dütie
Tipulak gorri Kharreatzen
Gotañe-Ko ollasko jan eta
Gazterik dire ollartzen"