Euskal kantutegia

Berezko izenburua
LAGÜNT ETA MAITHA
Kantutegia
Etxahun-Iruri Khantan
Argitalpenaren urtea
1977
Argitaletxea
I.P.A.
Argitalpen tokia
PAU
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1. Biarnon Eskualdünak bizi ginen
Beste mündü hanitx bezala
Bekhan elgar oljisoz bai eta
Ez elgarganatzen seküla
Amak txoriño bat igorri dü

Bi hegalak zabal zabala
Erregen jauregin phausatü da
Beha zazie xaramela
Errepika
Jeiki jeik' Pau-eko Eskualdünak
Zohardik ederrena beita
Batarzün berri bat badüzie
Ziren lagüntzaren goraita
Oro hari arrima zitaie
Haren amodio perfeita
Zirentako baita
Eskualdünek haita
Bethikoz : ""Lagünt eta maitha""

2. Dei sühar xarmant hori entzünik
Salduan gira bibilkatü
Eta elgar ezatügüz geroz
Aldika gük errepikatü
Gidari unesta badütügü
Denak lanari gogoz lothü
Alagrantzian bizi girade
Dantzarik Khantarik batügü

3. Sor lekhia Kasik ageri da
Hortxek dügü bi ürhatsetan
Hura orhitürik hemen gira
Eskualdün aurhidik herrokan
""Ama"" abandonatürik beita
Bere orhidüra zaharretan
Gük süstengatüren dügü bethi
Gure egin ahal orotan"