Euskal kantutegia

Berezko izenburua
PARISEN ESKUALDÜNAK
Kantutegia
Etxahun-Iruri Khantan
Argitalpenaren urtea
1977
Argitaletxea
I.P.A.
Argitalpen tokia
PAU
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1. Pariseko Eskualdünak
Oro ditit ezagünak
Jente modest ezinago
Xüxen eta bihotz hunak
Izana gatik sos dünak
Ez zaitze berotü hünak
Oro dira fededünak
Ta herrotik Eskualdünak
Errepika
Osagarri hun eta ere mila esker
Pariseko Eskualdüner

2. Neskenegün arratsetan
Gaztiak dabiltza dantzan
A ! Zer solazak, zer errik
Orai sala berri hortan
Aldiz igante arratsetan
Zaharraguak herrokan
Eskual-etxean Kartakan
Dritxokan eta ere Khantan

3. Ama Eskual-Herriaren
Berset hori düt berhezten
ikhus dezala Parisen
Gük ez dügüla ahazten
Zunbat nahi untsa giren
Ardüra gira ohartzen
Xokho eijer bat diala
Guretako begiratzen"