Euskal kantutegia

Berezko izenburua
PHASTUALA BARKOXEN
Kantutegia
Etxahun-Iruri Khantan
Argitalpenaren urtea
1977
Argitaletxea
I.P.A.
Argitalpen tokia
PAU
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1. Zazpi probintzieako irusena
Hanitx jente ümen da Xiberua
Dügülatko bethitik bake handiena
Eta bortüko aide sanua
Uda bethin itzalik goxuena
Negian aldiz aize hegua
Gure ganat bijitaz jiten dena
Izaten dü batzarri berua
Zü beitzire lilirik eijerrena
Agur Agur Barkoxe gaixua

2. Egiaz barreat da gure herria
Eztügü oroek algar ezagützen
Bena denak besta handi bat denian
Kharrikazake gira jüntatzen
Eta ikhus zintzakie ordian
Bazter güziak nula harrotzen
Gure dantzari eta pelotariak
Ezinago ederki jokhatzen
Mündü handi bat jiten da ordian
Arrotza laket beita Barkoxen

3. Orai bortxatü girade aithortzera
Bazela egün mündü bat Barkoxen
Zahar gazte oro bardin alagera
Denak dütügü erremestiatzen
Orok batin egin dügü lan ederra
Izar handi bat da arraphizten
Eztezagüla ez ützi itzaltzera
Hortaz gazter gira gomendatzen
Ützül gitian üsü Barkoxera
Berriz arte deiziegü erraiten"