Euskal kantutegia

Berezko izenburua
DONOSTIA
Kantutegia
Etxahun-Iruri Khantan
Argitalpenaren urtea
1977
Argitaletxea
I.P.A.
Argitalpen tokia
PAU
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1. Bortüz heñbat satisfatürik itxasoz menguatia
Xibero lo etan ützirik bürütü dit juraliltia
Hendaia eta Iruñen gaintik ikhustera Donostia
Ta ber demboran besarkatzera hanko anaie maitiak
Ilüsitürik hantik horra niz haiñ beita xarmagarria

2. Larrazkeneko egün eder bat bazter güzik Koloretan
Itxasua bake handian bere zilharezko arropan
Barka xuri eijer aldian bat hurrin goxoki jünpakan
Ni haier soz amets batetan gogua phentsamentükan
Posible deia badiren martirak lekhümaithagarri hortan

3. Basitza ezinago ederrez handitzez dua herria
Aize gaixtuer bühürtzeko fierrik baditü mendiak
Baten Kaskuan amiragarri Birjina Dona Marian
Haren onduan leihora eder bat mundian pare gabia
Zer balio dü edertarzünak ez bada libertatia

4. Arrüetan mündü ozte bat nahas zahar eta gazte
Poliza gizun ulhün saldo bat Eskualdün garbien arte
Kafeterietan edari franko bena ez Khantorik bate
Bazterrrak irus üdüri ziren bena zü hor bardin trixte
Zure egiazko istarzüna O Donostia nuiz date?

5. Urthiak zalhe baduatza, laster jinen da berria
Zuiñek ekharriko beteikü arauz Donostiar maitiak
Bakian esperantxarekin osagarrri, pazentzia
Aski berthute begiratzeko argi Eskualdün fedia
Anaie gira eta izanen berriz arte Donostia"