Euskal kantutegia

Berezko izenburua
PARIS-EKO MASKADEN UHURETAN
Kantutegia
Etxahun-Iruri Khantan
Argitalpenaren urtea
1977
Argitaletxea
I.P.A.
Argitalpen tokia
PAU
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1. Paris-en bagira egün
Plaza huntan zumait ehün
Askazi eta ezagün (arra har)
Eskual-Herriko bander' eijerra denek uhura dezagün
Hura dükegüno lagün
Izanen gira fededün
Eta bethikoz Eskualdün

2. Bortxatin niz aithortzera :
Behar da jin Paris-era
Solaz eder ikhustera
Falta izana gatik bortiak eta txaso bazterra
Ez gitin plañit sobera
Jüntatüz algarretara
Bizi beikir' alagera

3. Paris-en Eskual - Etxia
Badügü pare gabia
Eskualduñen axolbia
Irus denarek han Kausitzen dü plaser din boztariua
Ta phena dion gaixuak
Merexi Kontsoliua
Biek batzarri goxua"