Euskal kantutegia

Berezko izenburua
LAIDA PILOTARIA
Kantutegia
Etxahun-Iruri Khantan
Argitalpenaren urtea
1977
Argitaletxea
I.P.A.
Argitalpen tokia
PAU
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1. Zilhar finaren pare da pilotaria
Korpitza sano eta zohardi begia
Txerkatzen dü leialki plazan jokatzera
Bere Eskual Herria gora laidatzia
Errepika
Zelüko jinko jauna
Gützaz orhit zite
Zü jar zite jabe
Gazte horiek ondotik
Har dezaien pharte
Zer lizateke Eskual Herria
Pilotari gabe

2. Eijer pilotaria agertzen delarik
Aingürü baten gisa xuriz beztitürik
Gogua arin eta Korajez betherik
Harek ez dü ordian nihuren beldürrik

3. Perkaiñen denboratik bai eta orai da
Plazetan zunbat ürhats eginik izan da
Zünbat txapeldün jelki, geben hanitx bada,
Nihuntik ez leiteke, Pilota galtzera"