Euskal kantutegia
- Berezko izenburua
- NERE EMAZTEA
- Testu normalizatua
- NERE EMAZTEA
- Kantutegia
- Gure Herria
- Argitalpenaren urtea
- 1921
- Argitaletxea
- Jasotako tokia
- Biltzailea
BEREZKO TESTUA
1.Ezkondu arte zerbait banintzan, ezkondu eta deusik ez,Ezkondu arte zerbait banintzan, ezkondu eta deusik ez.
Ederrez gose banintzan, ere, ase naiz segur ederrez !
Nere gostua egin nuen'ta, orai bizi naiz dolorez.
2.Nere andrea alferra da'ta, ez da munduan bakarrik,
Nere andrea alferra da'ta, ez da munduan, bakarrik ;
Gauza gozoen zale da eta ez egiten. beliar denik ;
Sekulan ez litzakete behar holakoaren senarrik.
3.Larumbatetik larumbatera garbilzen ditu chatar bi, (berriz)
Chatartto horien berotzeko erretzen egur hamabi ;
Bi belaunetan bana hartu'ta ez da ichiltzen kantari.
4.Nere andrea goiz jeikitzen da, phestara behar denean; (berriz)
Buruko mina egiten zaio hasi denean, lanean.....
Haren barnea ikusi banu ezkoatzeko aintzinean !"