Euskal kantutegia

Berezko izenburua
DAMA GAZTE CHARMANT BAT
Testu normalizatua
DAMA GAZTE XARMANT BAT
Kantutegia
Gure Herria
Argitalpenaren urtea
1921
Argitaletxea
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Dama gazte charmant bat jiten zaut bichtara,
Iduritzen baitzeraut zeruko izarra !
Aina batek hazteko, hori zerbait bada !
Gure Salbailzaileak kontserba dezala !
Trala, tralara, tralara, kontserba dezala » !

2.«Gau on gizon gaztea, koinpañiarekin !
Gostu du egoitiak ichtant bat zurekin ;
Badakigu mintzatzen errespeturekin,
Jainkoak har zitzala hil-ondoan berekin »!

3.« Ene maite pollita non othe den bizi,
Bazinakikeia zuk haren zerbait berri ?
Aspaldi ikustera joan nahia bethi ....
Errozu ene phartez., milaka gooraintzi ».

4.«Ez zinukeia hobe zuhaurek joaitea,
Nitaz igorri gabe komisionea ?
Samurturen othe den ez zaitela fida ;
Zato enekin eta, biak joanen gira "".

5.«Jin ere banindaite zurekin gogotik,
Ez banu bihotzian deus errangurarik :
Kambiatua dela norbaitek erranik,
Hortako ez naiz joaiten, deus ez dut bertzerik.

6.Zato enekin eta errozu berrari
Leheneko hitzetan dagoenez bethi ?
Disimulatzen badu, utzazu laburzki.
Ni hemen izanen naiz zure zerbitzari ».

7.« Ene maite pollita, nolache zirare ?
Berantchko ikustera heldu naiz ni ere.. .
Ni pobrea naizela mintzatu zirare,
Gure alientziak bethikotz joan dire ! »

8.« Ez zirea orhoitzen, o gizon gaztea,
Duela zazpi urthe -ez dut ahantzia !-
Ez zinuela aski goguan hartzea,
Ez baitzinuen ekartzen hitzeman dotia ? »

9.« Duela zazpi urthe, etche huntan, behin,
Ez zirea orhoitzen zer zinuen egin ?
Ezkonduren zinela segurki enekin,
Hitzeman zinerautan juramenturekin!

10.« Ene hitzemaiteak ez zuen balio,
Gogoetan egon naiz ait'amekin gero ;
Doterik ez duzula baitiote orok,
Hortaz ez dut gogua lehen bezen bero "".

11.« Emazte-gai bat badut egina berria,
Hogoi mila pichtola duena dotia ;
bertze bat atzemazu ni baino hobea,
Ni neureaz kointent naiz, adios, maitea ! »

12.« Zazpi urthen buruan, despegida hori !
Aise egiten duzu ora nitaz irri!
Arrallerian zerbait nik errana gatik
Ez nauzun galdaturen sekulan doterik

13. Zuhauren falda dela, kontsidera zazu,
Aspaldian baitzira zu nitaz trufatu:
Dolutu zautzu bainan ez duzu probetchu,
Adios, bai, maitia, fortuna egizu ! »

14.Eni emanarazi hitz eta fedea,
Hortan kolpatzen duzu Jaunaren legea
Arrasta bat han bada ikaragarria:
Fede ukhatuarentzat ifernu gorria!

15.« Kontzientzia garbi, adios matiea,
Nere ganik hor duzu orai despegida ;
Zure ala enea othe den egia,
Lekuko izanen da zeruk'Erregea!

16.Belhaunikatzen nuzu zure aintzinean
Ene falta guziez pena bihotzean,
Ez nezazula kita orai ez bizian,
Biak biziko gira gostura munduan!»

17.« Chuti zaite, maitea, indazu eskua,
Bihotza arrailtzen zaut hola ikustea!
Ez zaitut kitaturen egun, ez bizian,
Biak biziko gira gostura munduan !

18.Urtubiak' alaba, begira zaudena,
Zuk emaiten dautazu, bihotzean pena!....
Zu zaitu bigarrena, hau nuen lehena,
Hau galtzen dutanean, jinen naiz zu gana

19.« Ez uthe naiz bada ni hori bainon hobe,
Nahiz gorphutzez eta ontasunez ere ?
Nik baditut neureak sei mila untz urrhe,
Heien erdiak zure zerbitzuko dire....

20.« Zuk sei mila untzurrhe, nik bertze haimbertze
Gu biak elgarrekin ongi jin gintazke. ..
Bainan, fedea diruz ezin eros daite, .
Hura huni emana orai zazpi urthe !..

21.« Ene maitiarekin gostura naiz hemen ;
Othoitz egin dezagun oro salba gaiten,
Hil eta zeruetan sar gaitezen chuchen,
Ene esposarekin sekulakotz, Amen!"