Euskal kantutegia

Berezko izenburua
DONADOA EDO MUTHIL ZAHARRA
Testu normalizatua
DONADOA EDO MUTIL ZAHARRA
Kantutegia
Gure Herria
Argitalpenaren urtea
1921
Argitaletxea
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

Bakharrik bizitzeaz unhatua frango,
Chede zarbait banuen lagun bat hartzeko;
Bainan orai andreak zembat ez du behar!
Ez, ez, nahiago dut egon muthil-zahar.

Herrunka guzietan estatua gaindi,
Egun oroz baitugu mila moda berri;
Hoinbertze gasturekin, nola menaian sar?
Ez, ez, nahiago dut egon muthil-zahar.

Grizetek utzi dute mokanes pullita,
Ustez hobeki dohan lore-dun boneta;
Zer! Boneta buruan neskatcha bat nik har!
Ez, ez, nahiago dut egon muthil-zahar.

Sederian sarthuak, printzesak iduri,
Fu! Egite diote soin telapintari;
Horrela uste dute zembait choro lokhar....
Ni ez banaiz logale, nago muthil-zahar.

Handiek badakite musian kantatzen,
Bainan badaklitea botoin baten lotzen!
Dandari jornaletan zembat urre, zilhar!
Ez, ez, nahiago dut egon muthil-zahar!

Mirail baten aldean, goizetik josiak,
Han dituzte miratzen aurkhintza guziak,
Egun gauza bat eskas, bertze zerbeit bihar...
Nor ez da lotsatuko? Gauden muthil-zahar.

Zenbat senhar munduan, gaizki gerthatuak,
Lephoraino sasian direnak sarthuak,
Oari egiten dute berantegi nigar;
Hanbat gaichto berentzat; egon muthil-zahar.

Ezkontzako bideak, lagun eta garbi;
Urrundik begiratuz, du belus'iduri,
Bainan da hurbiletik, dena harii, bizkar,
Nola bainaiz lautsuzko, nago muthil-zahar.

Segur da deithuko nau, batek galai hotza,
Behar bada bertzeak harpagon zikhoitza;
Laidoen jasaiteko senti baitut indar,
Askoz nahiago dut egon muthil-zahar.

Oi! Hauche da mendea gizon-gazten dako!
Orai andreak dire jaunen larrutzeko;
Ez othe da, diozu, chuhur zembait bakhar?
Ez nezake zin egin, gauden muthil-zahar.

Hobeago zuretzat othe-da zoria?
Zuri nago, neskatcha, goregi jarria?
Utzatzu sobraniak, izanen da senhar;
Non-ez, egonen zare bortchaz neska-zahar. (1)"