Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ZELUKO IZARREN BIDIA
Testu normalizatua
ZERUKO IZARREN BIDEA
Kantutegia
Gure Herria
Argitalpenaren urtea
1921
Argitaletxea
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Zeluko izarren bidia
Nik baneki,
Han nir'ene maite gaztia
Chuchen kaousi;
Bena gaour jagoiti nik houra
Ez ikousi!

2.Haritch gazte bat nik aihotzaz
Trenkaturik,
Uduri zait ene bihotza
Kolpaturik,
Errouak eroriko zaitzola
Eiharturik!

3.Ahal baliz, ene begia
Zerraturik,
Ene maite gaztiarena
Argiturik,
Ezar niro ene odola
Ichouririk!

4.Zeren beitzen lili ororen
Eijerrena,
Bai eta ene bihotzeko
Maitenena,
Haren izanen da ene azken
Hasperena!"