Euskal kantutegia

Berezko izenburua
DUGUN EDAN ETA
Testu normalizatua
DUGUN EDAN ETA
Kantutegia
Gure Herria
Argitalpenaren urtea
1921
Argitaletxea
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Dugun edan eta gaitezen liberti!
Nork emanen derauku tatcharikan guri?
Guk duguna hauche da: maichko edan nahi!
Berandu ezkontzeko aski dugu hoai!
Matia Kattalin!

2.In nomine Patris eta et Filii!
Gora nintzelarikan behera erori!
Lephoko zainetatik hautsi tut hamabi,
Sahets-hezurretarik hogoi bat eta bi,
Maitia Kattalin!

3.Indan edatera, maitia Kattalin,
Egarriak ni hurran akhabatua nin;
Hi ikustiarekin, botoila horrekin,
Bihotza phizten zautan, edaitiarekin,
Maitia Kattalin!"