Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ZIBURUTIK SARARAT
Testu normalizatua
ZIBURUTIK SARARA
Kantutegia
Gure Herria
Argitalpenaren urtea
1921
Argitaletxea
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Ziburutik Sararat izatu naiz joana,
Neure lehenagoko maite baten gana;
Han arribatu gabe, aitu nuen fama,
Guarda gazte batekin zela hitzemana.

2.Maitia, bizi zaite gazte.ta lorios,
Bai eta fidel izan, hitzemanez geroz.
Ondoko urrikiak ez du balio deus;
Huntan kitatzen zaitut, maitia, adios.

3.Uso churi pullita, fin eta fidela,
Deus makhurrikan gabe joan zaizkit gibela;
Nik ere erran dezaket nombeit badirela...
Nik ez bainuen pentsatzen zu holakoa zinela!"