Euskal kantutegia

Berezko izenburua
EGUN OROZ
Testu normalizatua
EGUN OROZ
Kantutegia
Gure Herria
Argitalpenaren urtea
1921
Argitaletxea
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

I
Egun oroz, goizetan, arratsetan,
Bethi nago pena doloretan;
Ezin dezaket jan, ez et.ere edan,
Ez dakit zer dudan, gaitz handi bat da ni baitan;
Amarratu nau bet betan...
Ez naiteke ni bizi gisa hunetan !

II
Antchu gazte bilo hori ederra,
Sar zaite, sar korrela barnean
Artaldean bada oi zure beharra.
Turna zaite, turna zure sortu lekura...
Desiratzen dut nik hura,
Zure ondoan ibili naiz ni ardura.

III
Artzain ona ? - Badantzut, ene jauna -
Othoi zato, othoi, ene gana.
Errebelatu denak derautzuia pena,
Antchu bilo urdina
Sorturen dela ordaina ?
Etzaitezela horrela chagrina !"