Euskal kantutegia

Berezko izenburua
AIDEAN DOAN EGAZTI BATI
Testu normalizatua
AIREAN DOAN HEGAZTI BATI
Kantutegia
Euskalerriaren Yakintza Literatura Popular del País Vasco
Argitalpenaren urtea
1989
Argitaletxea
ESPASA-CALPE
Argitalpen tokia
BILBAO
Jasotako tokia
HONDARRIBIA
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

1.Aidean doan egazti bati
begira egondu naiz egun:
ongi begira ni egonarren,
etzuen ezer ezagun;
gabiraiak oilaskoak yanta
auzoak paga dezagun.

2.Gabiraiak bezala badira
azeri-basakatuak,
ikusi dituztenak badira
biak lepotik lotuak;
kukurruku bat etzuen yotzen
oilar madarikatuak.

3.Kontzientziaz egin bear da
deklarazioa zuzen.
Ori orrelaxe baldin bada
beste (y) aldera goazen,
gabirai ori yateko ere
antzarra (y) adinbat bazen."