Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ANTON BAT ETA ANTON BI
Testu normalizatua
ANTON BAT ETA ANTON BI
Kantutegia
Euskalerriaren Yakintza Literatura Popular del País Vasco
Argitalpenaren urtea
1989
Argitaletxea
ESPASA-CALPE
Argitalpen tokia
BILBAO
Jasotako tokia
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

1.Anton bat eta Anton bi,
Anton putzura erori,
edan zituen pitxar bi,
ezta geroztik egarri.
Anton kapela rron
lau gizon ta bele bat.

2.Anton Anton trakillua,
¿nun dek bartko liburua?
Zizilu baten gainean
damatxo baten aldean.
Anton kapela rron,
lau gizon ta bele bat.

3.Damatxo ¿zer dezu bularretan?
-Idiak artu nau adarretan.
-¿Zer ordutan ta zer garaitan?
-Gabeko amabi santuetan.
-¿Zer ibili zinan ordu artan?
Zeruko izarrak kontetan.
Anton, kapela rron,
lau gizon ta bele bat."