Euskal kantutegia

Berezko izenburua
BARATZEKO PIKUAK
Testu normalizatua
BARATZEKO PIKUAK
Kantutegia
Euskalerriaren Yakintza Literatura Popular del País Vasco
Argitalpenaren urtea
1989
Argitaletxea
ESPASA-CALPE
Argitalpen tokia
BILBAO
Jasotako tokia
ERREZIL
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

1.Baratzeko pikuak
iru txorten ditu,
iru txorten aietan
iru mila piku;
neska mutil-zaleak
ankak arin ditu.

2.Ankak arinak eta
burua arinago,
dantzan obeto daki
artajorran baiño (bis).

3.Artajorrara noa luerri berrira
belarra yorratuta artoa sasira (bis)."