Euskal kantutegia

Berezko izenburua
NIGARREZ SORTU
Testu normalizatua
NEGARREZ SORTU
Kantutegia
Kantuz
Argitalpenaren urtea
1995
Argitaletxea
ELKAR
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA


1
Nigarrez sortu nintzan, nigarrez hiltzeko;
Ez ordean munduan luzaz bizitzeko:
Jendek izanen dute erraiteko frango,
Aita ama maiteak zuen biendako.

2
Aita-ama maiteak, mundura zertako
Eman izan nauzue zorigaitz huntako?
Ik ez nuen hobenik hola tratatzeko:
Federik eman gabe abandonatzeko.

3
Sortu nintzen ordutik hiru oren gabe,
Berho-choko batean gaicho eman naute
Nihaur bakharrik bizi, choriak haurhide
Ene kontsolatzerat kantuz heldu dire.

4
Ni goizeko aroan hementche paratu;
Geroztik iguzkia gainetik pasatu:
Aita gorde da eta amak nau ukatu:
Ez othe naute behar norbaitek altchatu?

5
Sortze trichte huntan naiz...mundura ethorri,
Oi hemen niagozu, bildotch bat iduri:
Lurra sehaska eta zerua estalgi,
Norena othe naizen Jainkoak badaki.

6
Zeruan iguzkia zelarik aphaldu,
Andre gazte bat zaitan aldetik pasatu;
Aingeru bat nintzela zenran ohartu
Amultsuki ninduen besoetan hartu.

7
-zatho enekin, zatho, aingeru maitea!
Dolugarri laiteke zu hemen uztea...
Bozkario enetzat zutaz jabetzea;
Erakutsiko dautzut zeruko bidea...

8
bathaiatu ondoko goiz alba gorrian
jainkoak bildu zuen agur ederrean:
Haurra ez da galduko munduko bizian:
Aingeruekin dago zeruko lorian."