Euskal kantutegia

Berezko izenburua
LILI BAT IKHUSI DUT
Testu normalizatua
LILI BAT IKUSI DUT
Kantutegia
Kantuz
Argitalpenaren urtea
1995
Argitaletxea
ELKAR
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1. Lili bat ikhusi dut baratze batean
Desiratzen bainuke nere sahetsean;
Lorea ez du galtzen, udan ez neguan,
Haren parerik ez da bertze bat munduan!

2. Deliberatu nuen gau batez joaitera,
Lili arraro haren eskurat hartzera.
Ez bainuen pensatzen beiratzen zutela!...
Gau hartan uste nuen, han galtzen nintzela!

3. Etsemplu bat nahi dut eman guzieri,
Eta partikularzki jende gazteari:
Gauaz ibiltzen dena ez da zuhur ari;
Ni begiraturen naiz, eskerrak Jaunari!"