Euskal kantutegia

Berezko izenburua
BURUILAREN ONDARRA
Testu normalizatua
BURUILAREN HONDARRA
Kantutegia
Kantuz
Argitalpenaren urtea
1995
Argitaletxea
ELKAR
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Buruilaren ondarra... Jon Doni Mikele...
Maitia, ikustera heldu naiz ni ere.
Baldin plazer baduzu, othoi, jeiki zaite !
Zure hor ikustia desiratzen nuke ...""

2.Ez, ez, ez naiz jeikiko, seguratu bainiz
Adichkide tutzula neskatilla ainitz...
Eskerrak Jainkoari, hola libro bainiz !
Malurus behar nintzen, fidatu ni banintz !""

3.Federik ez duzula doizu ni baithan,
Entseiatu beharko bertze zenbaitetan...
Pena handiagorik zer da mundu huntan
Jarraiki baitzitzautzut bethi alferretan...

4.Ez dut bada ibiltzen sakelan limarik,
Ta are gutiago kontrako giltzarik...
Maitatzen ez banuzu, ez idek bortharik;
Etchera joanen nuzu jin nizan bidetik !

5.Lersunak, lerro lerro, bidian badoazi,
Beruaren lekurat, hotzaren ihesi...
Ni ere bethi penaz beharko naiz bizi;
Zombait aho-kirets nik beharko iretsi !!!"""