Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ADISKIDE BAT BAZEN
Testu normalizatua
ADISKIDE BAT BAZEN
Kantutegia
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Argitalpenaren urtea
1999
Argitaletxea
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
OIARTZUN
Biltzailea
LEKUONA, JUAN MARI

BEREZKO TESTUA

1.Adiskide bat bazen orotan bihotzbera,
poesiaren hegoek
sentimentuzko bertsoek antzaldatzen zutena.
Plazetako kantari bakardadez josia,
hitzen lihoa iruten
bere barnean irauten oiñazez ikasia.

Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
mendi-hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzena...

2.Hesia urraturik libratu huen kanta,
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik aske sentitu nahirik...
azken hatsa huela bertsorik sakonena,
iñoiz esan ezin diren
estalitako egien oihurik bortitzena."