Euskal kantutegia

Berezko izenburua
BIDEETAKO HARRIAK
Testu normalizatua
BIDEETAKO HARRIAK
Kantutegia
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Argitalpenaren urtea
1999
Argitaletxea
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
OIARTZUN
Biltzailea
LEKUONA, JUAN MARI

BEREZKO TESTUA

Bideetako harriak,
egin karraxi!
Herri barruko zuhaitz zikinduak,
kaioletako txori marrantatuak,
señoriten zakur perfumatuak,
ibaietako ur apartsuak.
Egin karraxi, egin, bai, karraxi.

Iñoren menpe zaudeten arrazak,
fusilen beldur zeraten herriak,
hautatzerik ez duzuen nazioak,
propagandak burua antzututakoak,
goseak hiltzen zaudeten guztiak.
Egin karraxi! egin, bai, karraxi!"