Euskal kantutegia

Berezko izenburua
NERE IZATEAREN
Testu normalizatua
NERE IZATEAREN
Kantutegia
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Argitalpenaren urtea
1999
Argitaletxea
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
OIARTZUN
Biltzailea
LEKUONA, JUAN MARI

BEREZKO TESTUA

1.Nere izatearen ordu ilunenak maite ditut orain
haiek zirelako kontzientziaren ingude garratza,
itzaltzear delarik zentzu iratzarrien lorezko baratza,
ezin baitut hazia, gatzak estali zuen, lur antzuan erein.

2.Zuhaitz heldua naiz hilobiari itzal isil dagiona,
menturazko ametsa gazte batek noizpait abesti egina:
atsedena balitz ausaz iraunkorra eta lotan grina
bere soseguan argitsu litzateke lurrezko gizona.

3.Itzuliko dira exaltazio baten elikagai zaharrak,
uda ederrarekin kantak asmatutako irudi galkorrak:
gorputzak, irriak, mahastien urrea, pozaren abarrak.

4.Ez du idatziko liburu zaharren mutu eta gorrak
zorabio batetan nahasten direlarik begi hain nabarrak,
azken arnasarekin ordainduko ditugu aintzinako zorrak."