Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ORAIN HASI BIAGU
Testu normalizatua
ORAIN HASI BEHAR DUTU
Kantutegia
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Argitalpenaren urtea
1999
Argitaletxea
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
OIARTZUN
Biltzailea
LEKUONA, JUAN MARI

BEREZKO TESTUA

Xen.:
Orain asi biagu
asunto berriyan,
zer gertatutzen zaigu
Lezoko erriyan;
neska gaztiak daude
emen alegriyan.
Kantaren aitzakiyan
mutillen erdiyan.

Ard.:
Emakume-kontuan
al zerade asi?
Gerenez konsidera
dezagun lenbizi;
jendiari nai diot
emen adirazi
ia zein joaten dan
neskatxen igesi.

Xen.:
Ia, dama gaztiak,
ondo entzun arren:
ez utzi sartutzen
nai dan bezin barren;
asiko lirakenak
Xenpelar baño len,
bizar aundi batzuek
badirade emen.

(Ardotz eta Xenpelar kantuan.)"