Euskal kantutegia
- Berezko izenburua
- ESTROPADETAKUAK KALANDIKO ERREGIÑE DIENESI
- Testu normalizatua
- ESTROPADETAKOAK KALANDIKO ERREGINA DIENESI
- Kantutegia
- Ondarru, kantu, otoi, orru...
- Argitalpenaren urtea
- 1984
- Argitaletxea
- KULTUR ETXEA- CASA MUNICIPAL DE CULTURA
- Argitalpen tokia
- ONDARROA
- Jasotako tokia
- ONDARROA
- Biltzailea
- ZUBIKARAI, AUGUSTIN
BEREZKO TESTUA
1.- Bertso berriak jartzera nuagusto duenak erosi,
fiestak nola pasa ditugun
nai nuke adierazi,
musika eta tanborrarekin
gañera orfeoi ta guzi,
Donostiako etorreria
esan bear det lenbizi.
2.- Motor ta bapor etorri giñan
Donostiatik batian,
eta Debara sartu giñaden
ia ondarrera artian,
txupiñazo ta txistua joaz
danok umore onian,
da Mutrikuko agintariak
an ziran gure tartian.
3,- Andik urtenda Mutrikun ere
igual egin genduan,
mendietatik guri begira
jendia franko zeguan,
mutrikuar ta elantxobetar
danok alkarren onduan,
anayak giñan bezela igual
etorrera egin genduan.
4.- Erregearen «Facun»en ziran
gure mutillak atzetik,
motor ta bapor musikarekin
atera ziran etxetik,
leor guztia betia jentez
""viva"" dearrez bestetik,
gaur estakigu zenbait persona
etorri zan erbestetik.
5.- Gero gabian etorri zakun
Mutrikutik tanborrada,
aditutzian gure biotzak
asi ziraden dardara,
guk ain gustora entzun genduen
orren tanborren arrara,
gure atzetik etorri zakun
musikarekin Debarra.
6.- Mutrikuarrak eta Debarrak
gurekin portatu zera,
zeregaitikan gu alabatzen
gugana etorri zera,
gu emen gaude, gure premiñan
iñoiz arkitzen ba zera,
anaitasun andienarekin
bizi nai degu aurrera.
7.- Andikan laister aditu nuen
belarrietan pregoya,
gu alabatzen nola datorren
Durangotik orfeoia,
leku batetik adituko zan
orren kantuen orroya,
kristau oyek merezi dute
sonbreru ordez koroia.
8.-Beko fiestak akabatuta
kale andira giñan jaso,
ezin emanik egondu
giñan ordu betien lau paso,
erregiñatzat Dienesi ta
tanboliñakin Damaso,
obiagorik egongo ote da
mundu onetan akaso?
9.- Biba Mutriku eta Debarrak,
da Biba Durangokuak,
guztien partez milloi bana esker
Brontxe ondarrutarrak,
agradezitzen ondo dakigu
geuri ondo egindakuak,
zeruetara jasoko al zaitu
danok gure jaungoikuak.
10.- Ondo dakigu kale anditarrak
zuek zerana nagusi,
lenago ere zuen kalia
obetuen zan ikusi,
kalia orrek orlan ipintzen
nun ote dute ikasi?
Danon erregin or daukazute
Saguneko Dienesi.
1 1.- Mai andi baten gañian zeuan
kale andiko erregiña,
jendiak bera salutatutzen
eiten zuen alegiña,
ondo ederki ematen dezu
bada zerbaiten premiña,
obetuago emango zuan
pixkat pintatu ba ziña.
12.- Gure mutillak nobliak dira
da biotzetik zabalak,
orregatikan orren buruak
arturik daukatez alak,
erri guztia disfrazatuta
ustez ziran karnabalak,
orrelangorik etzan egingo
izan ba ziran makalak.
13.- Fiestarikan asko ein degu
estropaden izenian,
jendia ere aspertua da
geiago ezin egiñian,
da pelikulak atera ditu
bialtzeko zuzenian,
emen ikusi ez dituenak
ikusiko-itu zinian.
14.- Koziñeriak ere ez dezute
aurten eduki ain txarrak
zeuei danori jaten ematen
atera tuzte aparrak,
berez umilla eta garbiak
jenioz barriz azkarrak,
orregatikan agertu dira
gure mutillen indarrak.
15.- Arnabostagerren bertsuarekin
banua despeditzera,
piska bateko erretirua
orain ba guaz artzera,
guregatikan gaizki esaten
barriro asten ba zera,
gaizki esanka gugana aurten
zertan etorri etzera."