Euskal kantutegia

Berezko izenburua
UDA BERRIYA
Testu normalizatua
UDA BERRIA
Kantutegia
Ecos de Vasconia
Argitaletxea
A. DIAZ Y CIA. EDITORES
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea
ECHEVERRIA y GUIMÓN

BEREZKO TESTUA

1. Uda Berriyak,
baztar guztiyak;
Ditu ederki
lorez jasten;
egun argiyak,
zoragarriyak,
Era onetan dira asten.

2. Zelai aundiyak,
intzak bustiyak,
Ederrak dirade agertzen;
or marrubiyak,
guri guriyak,
Lurretik dira azaldutzen.

3. An, gereziyak,
gorri gorriyak,
Arbolak ditu ematen;
emen choriyak,
aundi chikiyak,
Ari dirade kantatzen.

4. Nekasariyak,
guzti guztiyak,
Pozez dirade arkitzen;
gauza egokiyak,
uda berriyak,
Ditu mundura ekartzen."