Euskal kantutegia

Berezko izenburua
FRANZISKO AIZKIBEL JAUNARI
Testu normalizatua
FRANZISKO AIZKIBEL JAUNARI
Kantutegia
Ecos de Vasconia
Argitaletxea
A. DIAZ Y CIA. EDITORES
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea
ECHEVERRIA y GUIMÓN

BEREZKO TESTUA

1. Españian da gizon bat
bear deguna maita,
Franzisko Aizkibel jauna
euskaldunen aita;
chit da gizon prestuba
eta jakintzuba,
errespeta dezagun guk
gure maisuba.

2. Ogeita geyo urtian
bizi da Toledon,
Yzarraizko semia
ez da beti lo egon;
liburuen gañian
beti gau eta egun,
gure euskera maitia
galdu ez dezagun.

3. Euskaldunak gerala
ez bada ukatu,
eta mendiyetara
biegu partitu;
euskera egiten bada;
baserri denetan,
ondo biziko gera
euskal erriyetan."