Euskal kantutegia

Berezko izenburua
¡MAITE NEREA!
Testu normalizatua
MAITE, NEREA!
Kantutegia
Ecos de Vasconia
Argitaletxea
A. DIAZ Y CIA. EDITORES
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea
ECHEVERRIA y GUIMÓN

BEREZKO TESTUA

1. Amoriyozko izar ederra
Maite zu zera,
Chimparta sartu dirazu gaur
¡Bay! Nere biyotzera;
¡Arren saya zaite gar au
Askar itzaltzera!

2. Aingerucho soragarriya
Parerik gabia,
Zure amoriyua daukat
Nik barrenen gordia;
Zu zera nere biyotz
Gashuaren jabia.

3. Zure begiyen dizdizarak
Choratzen naute ni,
Izar oyek biyotz nerean
Egiten dute argi;
Maitatzen banazu beti
Izango naiz ongi.

4. Arratz ta egun zurekin beti
Nago pentsatzen,
Zu ikusi utsarekin naiz
Osoro choratutzen;
Egun bat aukeratu ta
Ezkondu gaitezen."