Euskal kantutegia
- Berezko izenburua
- ERRAN DUT
- Testu normalizatua
- ESAN DUT
- Kantutegia
- Euskal Kantak
- Argitalpenaren urtea
- 2000
- Argitaletxea
- EREIN
- Argitalpen tokia
- DONOSTIA
- Jasotako tokia
- Biltzailea
BEREZKO TESTUA
1.Erran dut, erranen ta errango,ez naiz isilik egongo,
plaza hontako dama gazteak
ez dira monja sartuko.
Ala kinkirri, ala kunkurru
ala kinkirri kunkurru kanta!
ala kinkirri kunkurru kanta
gu bezalakoak dira, hola!
2.Erran dut, erranen ta errango,
ez naiz isilik egongo,
plaza hontako gizon gazteak
ez dira fraile sartuko.
Ala kinkirri, ala kunkurru
ala kinkirri kunkurru kanta!
ala kinkirri kunkurru kanta
gu bezalakoak dira, hola!
3.Erran dut, erranen ta errango,
ez naiz islik egongo,
plaza hontako gazte guztiak,
ezkontzan dira sartuko.
Ala kinkirri, ala kunkurru
ala kinkirri kunkurru kanta!
ala kinkirri kunkurru kanta
gu bezalakoak dira, hola!"